[go: up one dir, main page]

Passer au contenu
Publicité

"Izakiak" sorkuntza, Alabena konpainiarekin, Agorrilaren 25ean Donibane Garazin

À retrouver dans l'émission

Alabena konpainiak "Izakiak" bigarren aldikotz publikoan emanen du, Agorrilaren 25ean, Donibane Garazin, Citadelle en Scènes festibalaren kari

Alabena konpainia, Ekhi Lambert, Pierre Sangla eta Arantxa Lannes
Alabena konpainia, Ekhi Lambert, Pierre Sangla eta Arantxa Lannes - Alabena

Arantxa Lannes artistak Alabena konpainia 2020an sortu zuen : helburua da sorkuntza lanetan aritzea, arte sail desberdinak ezkonduz, musika, dantza, antzerkia, arte plastikoak.
Arantxa Lannes berak dohain handiak ditu : ttipitatik dantza egiten du, herrikoia eta garaikidea, kantatzen du, eta margotzen du.

"Izakiak" ikusgarria sortu du, Pierre Sangla eta Ekhi Lambert musikariekin : mundu fantastiko batetan sarrarazten gaituzte, "izakiak" bizi diren giroan : gai desberdinak hunkitzen dituzte, bizia eta heriotza, sortzea, nortasuna, natura, artea....

Donibane Garaziko Citadelle en Scènes festibalean, aurten, "off" programa proposatzen dute, ikusgarri batzu publikoari dohainik eskainiz.
Horrela, Alabena Konpainia gomitatzen dute, Agorrilaren 25ean, ostegun arratsaldeko 6etan, Eiheraberri auzoan (eliza gibeletik pasatuz, Errobi bazterra segituz) : leku ederrean, naturaren erdian, "Izakiak" proposatuko dute, modu ibiltarian.
Handi eta Ttipiendako ikusgarria da.

Alabena, Citadelle en Scènes festibalean
Alabena, Citadelle en Scènes festibalean

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité

undefined