[go: up one dir, main page]

Passer au contenu
Publicité

Gamere-Zihigan, "Ligetx Koblakaria(k)" pastorala udarako prestatzen dute

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

2024ean, Gamere-Zihiga herriko jendeek "Ligetx Koblakaria(k)" pastorala sortzen dute : Luis eta hunen arreba Madalena bertsolariak ziren horien bizia oholtzan kondatuko dute : prestakuntza lanetan ari dira, bai arizaleak, eta bai teknikaz arduratzen direnak ere

Ligetx Koblakaria(k) pastorala Gamere Zihigan emanen dute, Uztailaren 28an eta Agorrilaren 3an
Ligetx Koblakaria(k) pastorala Gamere Zihigan emanen dute, Uztailaren 28an eta Agorrilaren 3an - Lili Aguer

Gamere-Zihiga herri tipia izanik ere, herritarren artean, pastoralaren antolatzeko gogoa izigarri handia da !

80 arizale lanean ari dira, pastoralaren prestatzeko : antzerki, dantza, kantu tailerrak egiten dituzte, ostiral guziz mustrakak, eta bestalde, dendariek jantziak josten dituzte.
Horietako ainitz Gamere-Zihigakoak dira, edo familiaren bidez herriarekin lotura badute.

Luis eta Madalena Ligetx anai-arreben bizia oholtzan

Luis Ligetx (1901-1940) larraindarra zen, Gamere-Zihigan ezkondu zen, eta laborantxan ari zen.
Koblakari ezaguna zen, eta kantu ezagunak utzi ditu : Buneta eta txapela, Oihan Beltzian...

Luis Ligetx koblakari ezaguna zen (1901-1940)
Luis Ligetx koblakari ezaguna zen (1901-1940)

Hunen arreba, Madalena, kantari eta koblakaria zen, bainan garai haietan emazteak ez baitziren plazan ibiltzen, familia giroan bertsoak eta kantoreak emaiten zituen.

Beñat Larrory-k pastorala idatzi du, Xantiana Etxebest errejenta da, eta sujetak bi gazte dira : Ximun Heguiapal eta Marie Urruty.

Ligetx Koblakaria(k) pastorala Gameren emanen dute

Xiberoan den ohitura segituz, Ligetx Koblakaria(k) pastorala bi aldiz presentatuko dute :

  • Uztailaren 28an, igandez
  • Agorrilaren 3an, larunbatez

Txartelak salgai emanen dituzte Ekainean.

Épisodes

Tous les épisodes

Publicité

undefined