[go: up one dir, main page]

Passer au contenu
Publicité

Francoren mende kantatzen genuenean liburua. Colette Larraburu eta Pantxoa Carrere

À retrouver dans l'émission
Par

Gure kondairaren zati baten berri belaunaldi gazteeri helarazteko asmoarekin idatzi dut liburu hau. Euren lekukoaren agertzeaz ados ziren artisten asmoa ere izan da. Orai arte argitaraturik izan gabeko lekuko horiek, garrantzi historiko berri bat ematen diote, liburu honi

Francoren mende kantatzen genuenean
Francoren mende kantatzen genuenean © Radio France - Colette Larraburu

1970eko hamarkadan, Ipar Euskal Herriko emakume eta gizon abeslari  batzuk, herritartasun eskubiderik gabeko lekuetan, euskal kantua sartu  dute. Bereziki Hego Euskal-Herrian, frankismoaren berunezko txapa  jasaiten zuten lekuetan. Zentsura, metrailetak, edo segaden aurrean, ausartu dira zapalkuntza,  tortura, kartzelatze eta erahiltzen salatzera beren kantuekin. Hegoaldeko lagunekin edo haien ordez abestu dute, azken hauek abestea  debekaturik baizuten.

Ez zakuan sartu, abeslari hauek ez dira heroiak, inoiz ez dute euren  burua heroitzat hartu. Joan Baez abeslari estatu batuarraren ia anai-arrebak dira, diolarik abestia dela bortizkeriarik gabeko armarik indartsuena. Menturaz, orduko abestien hitzak bortitz iduritzen zautzu gaur. Hala ziren  bai, ez denak, baziren ere maitasunari eta bizitzari buruzkoak. Baina hitz bortitz hauek faxismoaren prismatik irakurri behar dira eta ez  bestela. Jar etzazu beren ingurunean, euskal herritarren izakera bera  ukaturik zegoen ingurune hartan. Beraien leloa hauxe izan da: "Ezina ekinez egina". Ez dira izan mugimendu honetan parte hartu duten bakarrak. Ezinezkoa dela euskara erakastea ? Ikastola eraiki dezagun. Ezinezkoa dela  euskarazko argitaletxe bat sortzea ? Sor dezagun. Ezinezkoa dela  mugimendu kooperatiboa osatzea ? Osa dezagun. Aitzindari hauek sekula geldituko ez den gizarte berri baten oinarriak jarri  dituzte. Indartsuagoak gara nondik gatozen dakigunean. “Frankismoan abesten genuenean” liburu hau har ezazue belaunaldi  horrei egindako omenaldi bat bezala.

Liburu hau irakurtzen da, 1950 eta 1975 arteko abestien bidez, Franco hil  arte, ondoko urtetara ere urrats batzu emanez. Egia da, Franco hil bada  1975eko azaroaren 20an, frankismoak bizirik iraun duela oraindik. Liburu honen aurkezpenean, gure artean dauden historia honetako  eragileek abesti zati batzu tartekatuko dituzte. 

Datorren hitz ordua, abendoaren 23an, Hendaiako Baleak elkartearen egoitzan, arratsaldeko 6:30tan

Épisodes

Tous les épisodes

56 min
Publicité

undefined